entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-01-27

III. Emarock Gaua larunbat honetan

Santurtziko La Kelo gaztetxean izango da

Emarock Gauaren kartela. Emarock Gauaren kartela.
Pottors ta klito, Octopussys, La Basu-Aneguria eta Penadas por la Ley arituko dira


Oso labur esanda, musika eszenan eta taula gainean emakumeei dagokien lekua aldarrikatzeko jaio zen Emarock elkartea. Dagoeneko bi jaialdi antolatu dituzte, eta hirugarrena asteburu honetan egingo dute santurtziko La Kelo gaztetxean. Emarock izenak argi eta garbi adierazten duenez, emakumeak izango dira nagusi eszenatokiaren gainean: Hibakusha taldea azken momentuan karteletik erori den arren, bere ordezkoa bilatzen ari ziren antolatzaileak berri hau idazterako unean. Dena dela, Pottors ta klito, Octopussys, La Basu-Aneguria eta Penadas por la Ley talde eta artistek joko dute. Punk rocka da gailentzen den estiloa, baina hip hop-ak eta rapak ere tartea izango dute La Basu-Aneguriaren eskutik.

Emarock Gauak edozein kontzertu eta jaialdi bezalakoak dira. Berezitasun bat dute ordea: eszenatokira igotzen diren gehienak emakume musikariak dira.

IROLA IRRATITIK

Emarock jaialdiko antolatzaileek zera adierazi digute ohar baten bidez:
"2012ko Irailean Bilboko Irola Irrati librean hamabostero irratsaio bat egiten hasi ginen, emakume musikariak dituzten taldeak eraman eta elkarrizketak egin dizkiegu hobeto ezagutzeko, batzurtan baita zuzenean jo izan dute.
Aurten Irratsaioarekin aurrera jarraitzen dugu 2. denboraldia egiten eta urtea indartsu hasteko eta talde berriak ezagutzeko eta beraietaz zuzenean disfrutatzeko aukera izan dezazuen, beste Emarock Gaua bat antolatu dugu".

EGITARAUA
Noiz: Otsailak 1
Non: La Kelo Gaztetxea (Santurtzi)
Ordutegia: 19:00 - 24:00
Taldeak: Pottors ta klito, Octopussys, La Basu - Aneguria, Penadas Por La ley, Hibakusha (karteletik erori da, beste bat bilatzen daude)
Bestelakoak: Emarock argazki erakusketa, zozketak (Kalerarock-erako 2 sarrera, Emarock argazki liburua, kamisetak), pintxo goxo-goxoak.
Prezioa: 4 euro
*Lortutako irabaziak Irola Irratiarentzako 107.5 FM
bidali zure berria Bidali zure berria
Zer da Emarock?

Emarock proiektu bat da, Euskal Herrian batez ere, musikan aritzen diren emakumei protagonismo eta espazio bat ematea du helburutzat. Hala nola, emakumeak bultzatzea esparru hau jorratzera, musikarena hain zuzen eta eszenatoki baten gainean bada askoz hobe.
Emakumeen presentzia geroz eta handiagoa bada ere, oraindik hutsune asko daude, denborarekin hori aldatzea espero da. Beti ere errealitatea zein den isladatuz eta gendearen hausnarketa bilatuz. Testua: emarock.com

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.