Giza ankerkeria diskoaren azala.
Lasarte-Oriako hirukoak gizakiaren dekadentzia izango du hizpide diskoko zortzi kantuetan
Hilotz talde gazteak 2012an
Hil ala bizi estreinako maketa argitaratu zuen. Zer esatekorik eman zuen eta Angelus Apatrida, Su Ta Gar, Crisix edota Violator bezalako talde ezagunekin jotzeko aukera izan zuen Euskal Herrian.
Etengabeko aurrerakuntza sustatu baina amildegira hurbiltzen ari den
mundu honen ankerkeria zantzuak inoiz baino nabarmenagoak dira
Taldekide aldaketek euren jarduna atzeratu zuten ordea. Orain, hirukote gisa, urte amaieran kaleratuko duten
Giza ankerkeria izeneko iraupen luzeko lehen lana prestatzen ari dira. Taldekideek adierazi digutenez, "lan berriak lanketa konplexuagoa izango du, arlo musikalean zein kontzeptualean". Laster ekingo diote estudioko grabaketari eta, gauzak argi dituztenaren seinale, diskoaren azala eta kantu zerrenda erakutsi digute jada. Honatx:
01.
Barne Eromena02.
Minak Barnean Dirau03.
Hilketa04.
Iluntasunaren Esklabu05.
Ankerkeria I: Izakia06.
Ankerkeria II: Eraldaketa
07.
Ankerkeria III: Arbasoak08.
AmildegianDiskoak urte amaieran ikusiko du argia.
Giza ankerkeria kontzeptu argi batean bilduta etorriko da: gizakiaren dekadentzia. "Kutsadura, naturaren suntsiketa, lana, dirua, lapurreta eta gezur sistemikoak, drogak, hilketak, gerrateak