entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-10-23

Euskadiko Soinuak programa 'munduko musiken' Womex azokan

Korrontzik, Oreka TX-ek eta DJ Makalak ordezkatuko dute Euskal Herriko musika nazioarteko topaketa honetan

Womex-en Orekata TX, Korrontzi eta Makala daude Euskadiko Soinuak programaren bitartez. Womex-en Orekata TX, Korrontzi eta Makala daude Euskadiko Soinuak programaren bitartez.
Atzo hasi zen Santiago de Compostelan eta hilaren 26ra arte luzatuko da


Womex, munduko musiken nazioarteko azokarik garrantzitsuena (20 urte bete ditu aurten), Santiago de Compostelan (Galizia) egiten ari da une honetan bertan. Atzo (urriak 22) abiatu zen eta eta urriaren 26ra arte luzatuko da.
Aurten ere euskal musikak berezko tokia izango du azoka profesional honetan. Alde batetik, Korrontzi, Oreka TX eta DJ Makala (azken hau programaziotik kanpo) zuzenean arituko dira eta, beste aldetik, Euskal Herriko hainbat musika-enpresa Euskadiko Soinuak programaren standean daude lanean.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Departamentuak sustatutako programa da Euskadiko Soinuak, musika sektoreko elkarte ezberdinekin lankidetzan; Etxepare Euskal Institutuaren partaidetza ere badu, kanpoko zabalkundeari dagokionez.
bidali zure berria Bidali zure berria
ZERD DA WOMEX?

Womex munduko musika deritzona (folka hotz batean) ardatz duen topaketa profesionala da. Nazioarteko azoka da eta horretaz gain, kontzertuz eta showkase-z osatutako zuzeneko programazioa antolatzen du. Topaketak 90 herrialde ezberdinetako 2.500 ordezkari inguru eta 1.260 enpresa espero ditu aurten, horien artean 800 programatzaile, 500 zigilu, editore eta banatzaile eta 300 pasatxo kazetari (eta 130 irrati). DJ Womex Summit biltzarra, film emanaldiak edota 25 herrialdetako 80 adituen hitzaldiak eta aholkularitza saioak ere eskainiko dituzte.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.