entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Sagardantza 2015-06-04

Eten taldeak 'Atx!' izenburuko bosgarren disko luzea argitaratu du

Diskoaren azala. Diskoaren azala.
Ordu erdira heltzen ez den kantu sorta frenetikoa dakar


Entzun! liburuaren azken zenbakian aurreratu genizuen Unai de la Iglesiak eta Ibon Rodriguezek 2015. urte hasierarako argitaratzekoa zutela euren disko berria: Atx! Biniloaren fabrikazio kontuak direla eta, zertxobait atzeratu da asuntua, nahiz eta urte hasieratik bikoteak ez dion zuzenean jotzeari utzi.

Azken urteotako lanaren emaitza da Atx!, bikotearen bosgarren lan luzea. 13 abesti frenetiko 27 minutuan. Esaterako, kantuetako 6 ez dira 2 minututik pasatzen. Free punka, gordinkeria, bateria kolpe eroak (eta zehatzak aizue!), hardcore zaplastekoak, zaratak, jazzpunk?? bortxatua, oihuak, energia erauntsia, kantu eskema jakinen suntsiketa ariketak...
Tzesne musikariak egin du Atx! diskoaren ekoizpena, eta Jon Martin marrazkilariak artelan osoa.

Lana LPan zein CDan erosi ahal da. Binilozko aleak eskuz belztu eta serigrafiatu dituzte. Biniloa 10
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.