entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2009-02-19

ESKORBUTO TALDEAREN HAINBAT DISKOREN BERRARGITARAPENA IRAGARRI DUTE

Jodiendolo todo biniloaren azala. Jodiendolo todo biniloaren azala.
Lotura erlazionatuak
Eskorbutoren Jodiendolo todo lehenengo maketaren binilozko bertsioaren argitarapenaren ondotik, Santurtziko taldearen betiko formazioak grabatu zituen azken bi diskoak (Las mas macabras de las vidas, 1988koa, eta Demasiados enemigos, 1992koa) biniloan argitaratuko ditu Guns Of Brixton zigiluak apirilean.

Las mas macabras de las vidas eta Demasiados enemigos lanen berrargitarapenei (binilo formatuan) beste bi gehitu behar zaizkie, La otra cara del rock izeneko zuzenekoa eta orain dela gutxi agertu den bootleg edo disko pirata bat, Eskorbuto al parlamento izeneko biniloa, 1986an argitaratutako kasetearen sei abestiak biltzen dituena.


Beheko estekan klikatu eta irakurri Eskorbutoren inguruko azken berriak zabal-zabal:
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.