entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-06-20

Dave M. Allen-ek, The Cure taldeko ekoizleak, Zea Mays-en lan berria ekoiztuko du

Dave M. Allen. Dave M. Allen.
Uztailaren 15ean, Urdulizko Tio Pete estudioan sartuko dira zazpigarren diskoa grabatzera eta ondoren Londresen nahastu eta masterizatuko dute


"Oso zirraragarria da guretzat esatea oraingo honetan ekoizle batekin lan egitea erabaki dugula eta lan hori burutzeko Dave M. Allen ekoizle ingelesa gurekin egoteko zortea izan dugula. Bera ezaguna da The Cure taldeko lanik arrakastatsuenak ekoiztu dituelako, Disintegration eta Kiss me, Kiss me, kiss me diskoak adibidez", adierazi dute Zea Mayseko kideek ohar baten bidez.
Berarekin lan egin duten beste talde batzuk Depeche Mode, The Sisters of Mercy, Neneh Cherry eta gaur egungo taldeak, Danimarkako Reptile Youth bezela.
Grabatu ondoren diskoa Londresen nahastu eta masterizatuko da.

http://www.discogs.com/artist/David+M.+Allen#p=10&t=Credits_All
http://www.whiplashcooperative.com
http://www.zea-mays.com
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.