Bakeliteren lehen diskoaren azala.
Hamar kantu dira, denak euskaraz, rock eta bluesaren soinu zutabeetan eraikiak.
Sergio Llanosek (Atom Rhumba, Eureka Hot 4) eta
Naiara Anasagastik
(Paniks) osatzen dute Bakelite taldea. Ep bat eta zenbait kantu solte
argitaratu ondotik, Bermeoko bikoak
Azeriak izenburuko lehen
diskoa argitaratu du (A Frigo Fingers + Borax Ekoizpenak).
Hamar kantuko
bilduma da, euskaraz interpretatua goitik behera, rocka eta bluesa
ardatz dituena. Zingiratsua batzuetan, reverb aparretan bustita besteetan, bakelitetarrak labankada distortsionatuak eta zorrotzak edo ehundura argitsuak jaurtitzen dituzte, beharren arabera, halako lurralde misteriotsu batera eraman nahiko bagintuzte bezala. Rafael Martinez del Pozoren (Grabaciones de Campo, Castro de Cepeda) lana azpimarratzekoa da ere.
KANTU ZERRENDA01.
Nora02.
Azeriak03.
Basoa 04.
Begiak itxita05.
Burua itzi06.
Urrundu nahi dot07.
Indarra08.
Merkatura09.
Zein zara10.
Etorri da niregana- BAKELITEk (+ JUPITER JON) otsailaren 22an joko du
Bermeoko Kapillan
Pop Pilulak fanzinearen jaian.