Gureandoinu 2012 txostenaren azala.
Entzun! aldizkariak eta Harrobia Lantzen ekimenak elkarlanean osaturiko txostenak gure musika eszenaren bizitasuna eta sormena islatu ditu beste behin
Gureandoinuk, iaz plazaratu ziren Euskal Herriko musika argitalpenen
zerrenda jasotzearekin batera, hainbat kazetariren
hamar disko esanguratsuenen hautaketak biltzen ditu.
Merezi du
PDFa jaitsi eta bistadizoa botatzea eta 2012an argitaratu ziren disko guztiak zerrendatuta ikustea. Izan ere,
325 disko inguruk ikusi zuten argia (disko luzeak, EPak, singleak eta aurtoekoizpenak).
Datuok aztertu eta gero,
lerro nagusi batzuk ateratzen ahal ditugu: Iazkoekin alderatuta, ez da aldaketa nabarmentik izan. Euskarazko diskoek gora egin dute eta erdaldunek pixka bat behera. Era berean, disko instrumental gehiago egon dira eta estilo aniztasunak bere horretan jarraitu du. Askotariko eszena bat dugula adieraztea aspaldi utzi zion notizia izateari.
Formatuei dagokienean, azken urteetako tendentziak agintzen segitu du. CDa nagusi da, biniloak geroz eta leku gehiago hartzen ari den panoraman.
Argazkiaren azpian, txostenaren PDFa daukazue deskargatu nahi baduzue.