Harrobia Zuzen!
Euskal Herriko musika alternatiboa sustatzearekin batera, Donostiako kontzertu proposamena aberastea xede dauka Harrobia Zuzen kontzertu sortak. Halako proiekzioa daukaten taldeak eta talde hasiberriak partekatuko dute eszenatokia.
Dagoeneko abian da
HR!Z edo
Harrobia Zuzen Kontzertu Programa egitasmoa. Gure eszenan nabarmentzen diren euskal taldeak Gipuzkoako hiriburura ekarriko ditugu. Zuzeneko proposamena, berriz, inguruko talde hasiberri batekin osatuko dugu. Hau da, bi taldek osatuko dute emanaldi bakoitza: bidea egin duen batek, bidea egingo duen beste batekin batera.
Kontzertu programaren jatorria Sektor Rock irratsaioa da (Herri Irratia). "Irratitik zuzenekoetara jauzi egitea erabaki genuen, baita lortu ere. Dena dela,
kontzertu bakarra egin ondoren, programaren hamar urtetik gorako ibilbidea eten
egin zen eta kontzertu programaren ideia ere", azaldu dute ekimenaren arduradunek.
Horrela sortu ziren Harrobia Lantzen
Euskal Herriko musika alternatiboa babesteko ekimena eta Harrobia uhinzine edo
irratsaioa (egun Info Zazpi bidez zein sarean entzun daitekeena). Gerora, iragan
hurbileko ideia berreskuratu eta Harrobia Zuzen kontzertu programa sortu zuten.
Gunea. Donostiako Doka Kafe Antzokia da zuzenekoetarako hautatu duten lekua.
Maiztasuna. Zuzenekoak noizean behin edo gutxienez bi hilabetean behin izango
dira. Taldeen zein aretoaren araberakoa ere izango da.
LEHEN KONTZERTUA
Willis drummond + yelow Page
Urriak 30, 21:00
Doka Kafe Antzokia
5 euro