Zer da Gureandoinu?
Entzun! eta Harrobia Lantzen egitasmoaren arteko elkarlanaren emaitza da
Gureandoinu musika-argitalpenen zerrenda. 2006an hasi ginen Euskal Herriko
talde zein artistek argitaratutako diskoen zerrenda egiten eta
argitaratzen.
Hala ere, emaitza horiek modu txukunago batean eman
genitzakeela ikusi genuen eta PDF formatuko argitalpen berezi bat
egitea hotu zitzaigun: Gureandoinu. Oso ongi azaldu du Inaxio
Ensola kazetariak aurtengo zenbakiaren editorialean: "Argitalpen guztiei
ikusgarritasuna emateko asmoarekin sortu genuen
Gureandoinu egitasmoa. Tematuak segitzen dugu gure sormena
dokumentatzen. Beharrezkoa delako, eta batez ere, nahi dugulako".
Kaixo Lorea, eskerrik asko informazioarengatik.
kontziente gara zerrenda honetan ez daudela artista eta disko guztiak, eta halaxe aipatzen dugu editoan, jakin badakigulako urtero batzuk "eskaptzen" zaizkigula.
Musika estiloena baloratuko dugu. Interesgarria da. Hala ere, beti diogu zerrenda honetan Pop (bere zentzu zabalenean, heavytik elketronikara), folk eta jazz musiketako diskoak biltzen ditugula.
Eskerrik asko
Xabier
Musikari profesionalek euren kabuz argitaratutato diskorik ez dut ikusi zerrendan. Musikene eta musika eskolak izan daitezke horren informazio
iturri.
Horrez gain, zerrendan musika estiloa zein den ere jartzeari interesgarria deritzot.
Moskito records-eko diskoak ere falta dira zerrendan. Urtero euskal jazz musikari baten diskoa grabatu eta argitaratzen du Bilbon dagoen ekoiztetxe horrek.
http://www.jazz-on.org/
Proposamena kontutan hartuko duzuelakoan,