Gureandoinu 2013 zerrendaren azala.
Autoekoizpenen igoera kenduta, ez da aldaketa nabarmenik izan aurreko urtearekin alderatuta
2013an plazaratu ziren disko gehienak auto-ekoizpenak izan ziren. Hauxe da
Gureandoinu 2013 disko-zerrrendatik atera dezakegun daturik esanguratsuena.
Bestalde,
euskaraz interpretatutako diskoen kopurua pixka bat
apaldu zen, argitalpen erdaldunen mesedetan. Azken bariante inportantea disko kopuru totalari dagokiona da. Iaz, azken bi urtetako tendentzia hautsiz, ez genuen
300 argitalpenen muga gainditu, edo beste moduz esanda, diskoen produkzioa arinki erori zen.
Bada, datu guzti hauek eta beste batzuk
Inaxio Esnaolak egin duen analisi laburrean aurkituko dituzue
Gureandoinu 2013 argitalpenenen zerrendan.
PDF formatuan deskarga dezakezue (argazkiaren azpian duzue esteka).
Bestalde, Gorka Bereziartua (
Argia), Iker Barandiaran, Jon Eskisabel (
Badok.info),
Myriam Garzia (
Entzun!) eta Urko Ansa (
Entzun! eta
Zarata Mondo Sonoro) kazetarien 2013 disko kuttunak aurkituko dituzue bertan.
ZER DA GUREANDOINU?Harrobia Lantzen eta
Entzun!en arteko elkarlana da
Gureandoinu egitasmoa. 2006an hasi ginen urteko argitalpenen zerrenda osatzen eta 2010ean Gureandoinu txostenean gorpuztu zen, Inaxio Esnaolak urtez urte bildutako datuekin.
Gureandoinu zerrendarekin, urtez urte Euskal Herrian argitaratzen diren diskoen berri eman nahi dugu, baina analisirako tresna bat eskaini nahi dugu ere, gure musikagintzaren eboluzioa aztertzeko eta horren gainean gogoeta egiteko.