Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Q: We not Men? A: We are Devo! (1978) DISKO OSOA Musika aldizkarietako kazetari abangoardista guztien ahotan dagoen terminoa da synth-punka. Elektronika jaialdietan, egunkari nazionaletako gehigarri modernoetan... nonahi entzun eta irakur daiteke ditxosozko etiketa. The Lost Sounds, The Minds, Le Tigre edota Zarauzko Delorean laukotea, aipatu estilo katodiko horren barruan sar daitezke. Argi dago laurek beren nortasun propioa mantentzen dutela. Baina era berean, laurek egin dituzte bereak teklatuak eta erritmo kutxak. Gogoz eta amorruz, punk jenioarekin astintzen dute beren jario musikala txistukatzen duten bitartean.
Synth-punkaren hazia punk rockaren hastapenak baino lehen erein zen. Oraingoan ere AEBetara jo behar dugu punk elektronikoaren lehendabiziko loraldia ezagutzeko. Hala, 1970eko hamarkadako hasieran New York-en
Suicide bikotea sortu zen
Ramonesekin batera; mendebaldeko kostaldean
The Screamers edo
Units (lehenengoek artikulu osoa merezi dute, euren itzala handia baita) eta Ohio Estatutik
Pere Ubu eta
DEVO. Aitzindari hauen atzetik, new wave-a iritsi zen eta berarekin Kraftwerk alemanak eta Throbbing Gristle ingelesak, besteak beste (zerrenda izugarri luzea izango litzateke).
Guk gure aldetik, duela 30 urte baino gehiago Akron hiri estatubatuarreko bost arte-ikaslek eratu zuten ekimen artistikoa aukeratu dugu estilo horren ordezkari gisa: DEVO. Euren ondarea, bai musikala zein estetikoa, handia izan da eta euren eraginak gaur arte iraun du. Arrazoi horiek guztiak gutxi balira, synth-punkaren zakuan aurki daitekeen talde arrakastatsuena izan zen ezbairik gabe. Musikari eta artista mutante hauen soinu eta ideiek, inoiz baino gehiago, indarrean
diraute.
Eboluzioaren teoria hankaz gora
Jerry Casalek eta
Mark Mothersbaughek Akron hiriko (Ohio) Kent State Unibertsitateko arte eskolan ezagutu zuten elkar 1970eko hamarkadaren hasieran. Bi horiei
Bob Lewis, gerora taldearen managerra izango zena gehitu zitzaien. Hiruren artean eboluzioren teoria irauli zuten
The Complete Truth about De-evolution azala.DVD-ak
Egun jasaten ari garen inbasioari esker DEVOren bi DVD daude
eskuragarri: The Complete Truth about De-evolution & DEVO Live eta
Live in the Land of the Rising Sun. Lehenengoa bikoitza da eta bertan
taldeak grabatu zituen klip iraultzaile guztiak biltzen dira. Freedom of
Choice, Satisfaction eta Whip it Up kantu ezagunen klipak ikus daitezke
eta baita jatorrian laser-disc formatuan argitaratu zuten beren
lehendabiziko film laburra eta klip bitxiak ere, tartean Disco Dancer
itzela eta Post-Post Moder Man. Estra ugari dakar, 1970eko hamarkadako
zuzeneko mongolo-irudiak esaterako. Bigarren diskoan 1996. urtean
Lollapalooza musika jaialdiaren barruan eskaini zuten kontzertua biltzen
da. Zuzenekoa egunez grabatuta dago, eta ikaragarri ona da. Ez dituzte
zuzenean erabiltzen zituzten ohiko bideo irudien laguntzarik. Kontzertu
osoa baxu, gitarra, bateria, ahotsa eta teklatuetan oinarritzen da.
Hortaz, punk rock kontzertua dirudi; Metallicak jotzeko zain dauden
ikusleen aurpegi txundituak ikustea baino ez dago. Gainera, lehenengo
hiru diskoetako kantuak jotzen dituzte, bi izan ezik, Whip it Up eta
Girl You Want. Erosi eta lau aldiz segituan ikusi nuen DVD bikoitza.
E-z-i-n-b-e-s-t-e-k-o-a.
Live in the Land of Rising Sun-ek berriz, 2003. urtean Japonian
grabaturiko kontzertua biltzen du; ekialdeko manga nerabeen aurrean jo
zuten zuzeneko grinatsua, hain zuzen. Klasiko guztiak entzun eta ikus
daitezke. Estra anitz dakar honek ere: komentarioak, devotarrak
erosketak egiten Tokyon, umore asko eta klip bitxia. Azken hau ere oso
interesgarria.