Strubell-en alderdirik akustikoena
Enrique Morentek eta Lagartija Nickek Omega-n Federico Garcia Lorcaren obrarekin egin zuten bezala, Zura taldeak poeta espainiarraren eta gure Lauaxetaren poemen irakurketa musikal garaikidea eskaini du bere lehen diskoan, Ilargi Handi, Zauri Zarae (Metak, 2005). Espainiako Gerran tropa frankistek hildako bi poeten arteko harremanaren lekuko diren bost olerki musikatu ditu Xabi Strubell (Dut) buru duen taldeak, haien hitzak rocka, bossanova, flamenkoa edota hip-hop doinuez jantziz.
Ezohiko diskoa da Ilargi Handi, Zauri Zarae, alde askotatik begiratua. Lehenik eta behin, enkarguzko lan kontzeptual bat delako, O