Laurel Aitken
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Musikarako jaio eta musika eginez hiltzen diren abeslariak asko dira. Gehienak itzalean, bizimodu apala dute eta hiltzen direnean ez dute telebista zein irratietako albistegiak irekitzen. Ez da behar ere. Laurel Aitken musikaz eta musikarako bizi izan zen. Ska musikaren sortzaile eta bultzatzaile nagusietakoa izan zen eta jamaikar musikaren sua, mundu osora zabaldu zuen. Jarraian datorrena musikari handi honi egin nahi diogun omenaldi xumea da. Mila esker Laurel.
Cuban jaiotzen da 1925eko apirilaren 22an. 1938an, 13 urte dituela, bere bost anai arrebekin (Bobby Aitken gitarra jolea tartean) Jamaikara doa bizitzera. 40. hamarkadan, oraindik haurra dela, turistentzako calypsoa abesten irabazten ditu sosak. 15 urterekin Vere John