Ep-aren azala
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Tolosako taldeak lortu du azkenean bere lehen diskoa kaleratzea: lau abesti biltzen dituen 7 hazbeteko binilo gorria. Surf instrumentala dakarkigute, estralurtarra, Against You Records zigiluaren eskutik.
The Sfinters mintzagai izan genituen Surfari buruz egin genuen txostenean duela urte eta erdi inguru. Ezkerraldeko The Longboards bikainak eta Bidasoladeko Los Stupefactos eta Las Sfinters-ekin batera, surf musika bizirik mantentzen segitzen du The Sfinters taldeak Euskal Herrian. 50. hamarkako fikzio-zientziako iruditeria darabilte tolosarrek eta euren ekipotik 60etako surf musika jalgitzen da.
Spunk, El domador de palos contra el hombre lobo, Tiki Tiki (Destruir la tierra) eta
Unknown kantuak ozen jarri eta etxeko ekipoa dardar hasiko zaizue. Olatu soniko hauek ez daude batere gaizki!!!
---------------------------
Lau abesti hauek 2006ko irailean grabatu ziren Kama estudioetan (Santander) eta Ely Agramunt-ek masterizatu zituen. Sfinters-ek konposatutakoak dira kantu guztiak Unknown izan ezik. Gainera, ep-ak poster bat dakar. Etxean tokatarik ez duzuenok haien myspacea bisita dezakezue.
---------------- ELKARRIZKETA -------------------
SFINTERS