entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Dossierrak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Julen Azpitarte 2006-06-25

SURF MUSIKA olatuen burrunba (Part I)

Surfa, hondartza eta neska-mutikoak Surfa, hondartza eta neska-mutikoak

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Zaila da benetan surf musika zer den azaltzea. Batzuk Beach Boys ezagunen melodiak direla esango dute; beste batzuk, ordea, rock and roll instrumental gordin eta zikina aipatuko dute. Baten batek, gainera, Jack Johnson bezalako kantautore surflariaren kantu arrakastatsuak gogoratuko ditu. Surf film garaikideetan, gainera, hardcore-punk hotsak ere entzun ohi dira... Zalantza eta galdera horiei erantzuna bilatzeko ezinbestekoa da historian atzera begiratzea. Beraz, hartu ohola eta murgildu gaitezen surf dimentsioaren ozeanoan. Uhinen doinuek eta Fender gitarrek bat egiten duten itsaso zabal eta sakonean.
Rock and rolla gainbehera zihoan 1959 eta 1960 urteak bitartean. Elvis Presley, Chuck Berry edota Fats Domino bezalako artistek gutxi edo ezer egin zezaketen nerabeei zuzenduriko Frankie Avalon bezalako izar aurrefabrikatuen aurrean. Doo-Woop-aren melodiak nonahi entzun zitezkeen eta twist-a gogor jotzen ari zen dantzaleku guztietan. Folk kantarien eztanda lehertzear zegoen eta Motown soul zigilu dotoreko doinuek irratian etengabe jartzen ziren. Horrela, rock and roll instrumentala benetako r
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.