Zuzeneko indartsuak dituzue ere, ohikoa da zuen artean musika tresnak
aldatzea kontzertuetan. Ondo pasatzea eta ondo pasaraztea da
garrantzitsuena?
Hala da, lehenik eta behin guk pasatu behar dugu
ondo, ikusleak ondo pasa dezan, eta hori da instrumentuen aldaketaren
arrazoietariko bat. Denori gustatzen zaigu baxua eta kitarra jotzea,
beraz zergatik ez egin. Teknikoki arazoren bat ekar dezake baina
bakoitzak bere estiloa ematen dio instrumentu bakoitzari eta horrek
emaitzaren aukerak zabaltzen ditu.