Kontzertuaren afixa.
Ostiral honetan, ekainak 17, THE RIFF TRUCKERS eta JON & SUGRAMAS taldeek kontzertua eskainiko dute Donostiako Doka Kafe Antzokian, Entzun!ek babestutako Harrobia Zuzen kontzertu programaren baitan.
Bosgarren eta denboraldiko azken emanaldia izango da, esan bezala, Harrobia Lantzen ekimenak antolatuta. Rock'n'roll, country, blues, whiskya eta giro aparta egongo dira, ziur. Azken finean, bi talde euskaldunek AEBetan sustraitutako doinuak ekarriko baitituzte.
*** Kontzertuaren sarrerak 5 euro balio du eta iluntzeko 20:30etan hasiko da.