entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2011-03-27

SPLIT 77 ETA FAIRLIGHT TALDEAK HARROBIA ZUZEN PROGRAMAREN BAITAN

Split 77. Split 77.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Larunbat honetan, apirilak 2, SPLIT 77 (Bilbo) eta FAIRLIGHT (Donostia) taldeek kontzertua eskainiko dute Doka Kafe Antzokian. Rockaren eta musika elektronikoaren arteko fusioaren gaua izango da. Entzun!ek babesten duen eta Harrobia Lantzen ekimenak antolatzen duen Harrobia Zuzen kontzertu programaren hirugarren emanaldia izango da.

SPLIT 77
Sei urteko isilunea hausteko bueltatu da Split 77 taldea. Denbora izan dute taldearen izen bereko hirugarren diskoa prestatzeko, eta orain kantu berriak aurkezteko itzuli dira. Bilboko laukoteak Antenna eta Mentura diskoekin izandako eboluzioa muturrera eraman du. Elektronikak irentsi du rockaren izaera, eta horrela, proposamen deigarria eratu dute. Batetik, alaia eta dantzagarria. Indie-pop familiakoa. Bestetik, sarkorra eta iluna. Post-punk zaporekoa. Zuzenekoetan eroso sentitzen dira, eta ikusleak, are erosoago.

FAIRLIGHT
Proiektua zena talde bihurtu da, izen propioarekin. Fairlight bandak urteak eman ditu esperimentatzen. Musika elektronikoaren aukerak aztertu dituzte, eta bide batez, kantu interesgarriak sortu. Baina Jon Goya eta Carlos Toro konexioak beste pauso bat egiteko beharra ikusi zuen. Horrela, rock talde baten izaera hartuz laukote bezala ari dira. Donostiako Aste Nagusian Delorean taldearekin batera ikusi genituen. Hurbildu ziren askok ezusteko ederra hartu zuten. One Fine Day diskoa aterata, kantu berriak ere osatu dituzte zuzenean eskaintzeko.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.