Ezustekoan, 18 hilabetez
minbiziaren aurkako borroka isil eta kementsu baten ondoren, David Bowie zendu
da gaur.
Zaila, oso zaila da irenstea eta sinistea. Baina plazaratu berri zuen BlackStar
diskoak eta bereziki Lazarus bideoklipak ezin ederki iradokitzen zuten
gertatzen ari zena, nahiz eta gu gaur arte ez konturatu.
Bere heriotza bere azken
obra bilakatu da
Pop historiako artista
handiena, aurrerakoiena eta ausartenari dagokion bezala, bere heriotza bere azken
obra bilakatu da, berri honen tristezia infinitoari, edertasun miragarri eta
txundigarri bat gehituz. Agur eta eskerrik asko, Bowie.