Hamar urteko
isiluneak (Bowieren karrerako luzeena) denetarako denbora eman du:
osasun txarraren inguruko zurrumurruetarako, behin betirako erretiroaren beldur izateko, agerpen publikoen erabateko murrizketak sortutako
ikusmin malenkoniatsurako... Eta, aldi berean, gauzak ondo pentsatu,
landu eta kontuz prestatzeko aukera paregabea eman du.
The Next Day disko
berria entzutean garbi dago David Bowiek hamar urte hauetan ordu asko
eskaini dizkiola. Pazientziaz landu ditu kantuak, ezkutuan,
lasai, Tony Viscontiren zuzendaritzapean eta bere konfidantza osoko
muskiariez inguratuta. Eta emaitza, Bowieren historia osoko lan
bikainenen mailakoa dela esango nuke. Inoiz egin duen hoberena dela ez
nuke esango, baina bai osoenetakoa dela eta inspirazioz beteta dagoela.
Diskoa deskribatu eta baloratzeko garaian bi ikuspegi daudela iruditzen zait. Alde batetik, hamar urte hauek ematen duten urruntasun lasaigarriaz baliaturik, bere ibilibide osoaren ukituak dituen errepaso bat bilakatzen da. Berlineko hoztasun elektriko oroitarazlea, 80. hamarkadako