Mikel Laboa 90eko hamarkadan.
Mikel Laboa gaur goizean hil da 74 urte zituela. Berriako edizio digitalean irakurri dugunez, azken egunak etxean osasunez makal eman ondoren atzo ingresatu zuten Donostiako Poliklinika erietxean eta gaur goizean hil da Marisol Bastida emaztea eta seme-alabak alboan zituela.
Mikel Laboa Donostian sortu zen
1934 urtean. Lanbidez mediku eta psikiatra, euskal kanta modernoaren kantaririk itzaltsuenetakoa izan da.
Ez Dok Amairu kultur talde mitikoaren sortzaileetariko bat izan zen.
Kantagintzari 35 urte baino gehiago eskaini ondoren, sormen prozesu ororekiko jakin-min itzelari eutsi zion, eta batez ere gazteen sorkuntzan egon zen interesatuta. Horren lekuko, esaterako, Naizroxa taldearen azken diskoan (
Icaratutic) eginiko kolaborazioa. Mikel Laboak
belaunaldi gazteengan sekulako eragina izan du zalantzarik gabe.
Bere lana, tradizioa, poesia eta esperimentalismoaren arteko nahasketa gisa defini daiteke.