Lain taldea, tresneriarik gabe.
Pasa den hilabetean Lain taldearen entsegu lokalean lapurrak sartu ziren
eta musika tresna guztiak, euren lanabesak, lapurtu zizkieten
Entsegu lokalean sartu eta taldeen materiala lapurtzearena ez da gauza berrria. Ordea, azkenaldian nahi baino gehiagotan gertatzen ari dela ematen du. Kontuz hortaz.
Hau esanda, eta
Lain taldeari egindako lapurreta konkretura bueltatuz, egoera larri honen aurrean, eta tresnak berriro erosi ahal izateko
asmoarekin, Lainek eta bere inguruko lagun taldeek elkartasun kontzertu
bat antolatu dute datorren larunbatean, ekainak
16an Villabonako
plazan.
Bertan,
LAIN taldeaz gain,
HESIAN,
ZE ESATEK,
LAUROBA eta
GUGAZ
taldeek ere joko dute, taldeari une larri honetan laguntza eskaintzeko
helburuarekin.