Bigarren diskoa prestatzen estudioan.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Azken hilabete hauetan buru belarri ari dira lanean Billabonakoak, beste disko berri bat prestatzen. Lan berri honek, entzule gazteengan eragin zuzena edukitzeaz gain, duela bi urte hasitako bideari segida emango dio.
Youtuberen bidez ezagutzera eman ez ezik, disko bat grabatzeko aukera izan zuten Kristina Aranzabe (ahotsa) eta Leire Berasaluze (ahotsa eta gitarra akustikoa). Gaztea maketa lehiaketa ere irabazi zuten. Kontzertuak eman dituzte Euskal Herrian barrena.
Orain, bigarren diskoa prestatzen ari dira
Lain taldekoak publiko gazteenaren gozamenerako.