Lain estudioan.
Gipuzkoako talde gaztearen hirugarren lana izango da
Lain bere hirugarren diskoa izango dena grabatzen ari da une honetan.
Tximeletak deituko da eta udaberri honetan ikusiko du argia, oraingo honetan Baga-Biga Musika Ideiak bulegoaren eskutik (taldearen managementa ere kudeatuko du Baga-Bigak).
Disko berria argia ikusi eta berehala, zuzenekoak ematen hasiko da Lain taldea.
Atzera begira
Lain taldea Villabonan (Gipuzkoa) 2008an sortu zuten oso gazte ziren bost nerabek.
Zure doinua abestiaren bertsioa Youtuben eskegi ondoren milaka izan ziren ikustera hurbildu zirenak. Handik gutxira, Gaztea maketa saria irabazi eta BBK Live-n jo zuten.
Bi disko kaleratu dituzte orain arte:
Lain (2009) eta
Leihoak (2011), biak ala biak Elkar diskoetxearekin.