"Gizon bakarreko banda" formatuan, beratarrak lau kantuko hamar hazbetekoa argitaratu du berriki. Lehendabiziko kantua da, hain zuzen, bideo honetarako aukeratu duen doinua
Joseba Irazokiren azken egitasmoa bakarka agertzea izan da, "one man band" formatuan. Kantatzeaz gainera, hainbat
soinuren efektuak eta programazioak maneiatzen ditu, eta gitarrei,
harmonikari eta bonboari hitz eginarazten die. Zein da azken helburua?
Erritmo eta soinuen anabasa neurtu bat sortzea, hainbat kalibretako
konposizio genuinoak jaurtikiz. Folka, bluesa, psikodelia eta tresnen
esperimentazioa: proposamen artistiko bikaina, harrigarria eta
sailkaezina aldi berean. Bihurria da gero Joseba.