Joseba Irazokiiiiiii. Argazkia: Juan G. Andr
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Arratsalde sargoritsua Donostian. Egiako Bukowskiko atarian, ohiko espaloiero eta parrokia. Festi erakargarria
Joseba Irazoki. Gitarra pare bat. Bonboa ezker oinean, pedalak eta beste hamaika tramankulu. Musikari trebea zela bagenekien, hain modu basati eta sinesgarrian kantatzea lortuko zuenik ez zuen hainbestek espero ziurrenik. Rock eta batez ere blues doinu gordinez osatutako kantuak entzuten genituen bitartean Meg eta Jack White pertsona batean haragituko balira, Berakoaren gorputz eta arima aukeratuko luketela pentsatu genuen. Blues doinu horiei, harmonikaren ordez txistu doinua gehitu zienean, Irazoki zergatik maite dugun hainbeste gogoratu genuen beste behin.
Eta Joseba Irazokiren jarrera xume bezain talentuduna aipatu ostean, zer esan dezakegu
Lobo Electricoren inguruan. Oraindik laukote honen zuzenekoa "bizi" ez baduzu, ez duzu barkamenik. Rock gihartsu eta zuzena. Berezko beroari sua gehitzen diona. Shanti Magmaren magnetismoak ez du parekorik gure musika eskenan.
"Ez nauzue apenas ukitzen", kexua bota ostean, kamiseta kendu eta bereari ekin zion. Izerdi ederra bota genuen lokatzetan Tolosako sugearekin ibili ginenok. Ez zuten ziurrenik entzun diegun soinurik onena izan... baina Lobo Elektrikoren zaldi sonikoak ez du inoiz hutsik egiten.