Aurtengo Elkartasun egunaren afixa.
Elkartasun eguneko bideoa Musika egitarau oparoa prestatu dute herriko preso eta iheslarien alde. Mery May, Los Galerna, Shock Waves, Papalagi, Nafarroa 1512,
Ladislao, RPL edota Elkartasun Taupadak izeneko talde berezia ariko dira, beste
askoren artean, herriko hainbat eszenatokitan.
Larunbat honetan herriko preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko egun berezia ospatuko da Arrasaten:
Elkartasun Eguna 2014.
Egitaraua
goizeko 11:00etan hasiko da. Kontzertuak berriz, eguerdian abiatuko dira. Hauxe da, hain zuzen ere, aurtengo
berritasun nagusia.
Guk, normala den moduan, musika egitarauan jarri ditugu begiak (alboko kartelean, programa osoa ikus dezakezue). Guztira, 25 talde eta artistek