Musika andana izango da gozagai apirilean Arrasateko gaztetxean.
Arrasateko Gaztetxeko asanbladak eta Kooltur Ekintzak-ek indarrak batu dituzte programazio oparoa eskaintzeko
Fuerte dator apirileko
Arrasateko gaztetxeko musika egitaraua. Izan ere, Arrasateko Gaztetxeko asanbladak (
AGAKOk)
25 urte betetzen dituen honetan,
Kooltur Ekintzak (ostegunetako kontzertuak antolatzeaz arduratzen den kolektiboa) eta AGAKOk elkarlanean hilabete osorako egitarau bete-betea antolatu dute. Honatx:
- Apirilak 2, larunbata. Ain_1 eta Mor More (doinu akustikoak).
- Apirilak 7, osteguna. Vendetta (doinu beroak punkaz apainduta).
- Apirilak 9, larunbata. Zopilotes Txirriaos eta Marianitoz Blai (Mexikora begirako parranda, napar-mex...).
- Apirilak 14, osteguna. Bi Bala (bertso + rock).
- Apirilak 21, osteguna. Ainara Legardon (taldearekin).
- Apirilak 22, ostirala. Discipulos de Dionisos eta The Lookers (punk-rock-energy).
- Apirilak 23, larunbata. Anestesia eta Voltaia (thrash eta stoner).
- Apirilak 28, osteguna. Yellow Big Machine (post-hardcore).
- Apirilak 30, larunbata. Eskean Kristo (hard-punk-rock).
Kontzertuak 22:00etan hasiko dira.
Sarrera: 5 euro