Entzuteko: http://www.myspace.com/jonminer
6 / 8
DUKES
Dukes Berlingo Kreuzberg-eko taldea dugu. Alemaniako hiriburuan aski ezaguna den banda honek hard rocka abiapuntutzat badu ere, gaur egungo beste hainbat estilorekin indartzen ditu bere errepertorioko kantuak. Laukote alemaniarrak estrainekoz bisitatuko du Euskal Herria.
JON & SUGRAMAS
Arima Beltzako abeslari eta Uek taldeko bateriajole izandako Jon Gurrutxagaren proiektu berria dugu Jon & Sugramas. Abesteko zuen grina asetzeko asmoz, Elgoibarko musikaria duela hiru urte inguru hasi zen proiektu honetako kantuei forma ematen. Eta kantu sorta bat bildu zuenean taldea osatzea erabaki zuen Andoni Mujika (baxua), Ekaitz Garmendia (gitarra) eta Ivan Hernandezekin (bateria) batera. Joan zen ekainean diskoa Gaztelupeko Hotsak-ekin argitaratu ostean, neguan emanaldi elektrikoak nahiz akustikoak tartekatzen ari dira.
Jon & Sugramas proiektuan ingelesez eta euskaraz abestutako rocka da nagusi, bluesaren eragina ere nabari da, baina batez ere 70eko hamarkadako rock taldeen eragin zuzena duena.
Dukes eta Jon & Sugramas-ek rock kontzertu elektriko indartsuak iragartzen dituzte.
Hard rock, erroetan sakontzen duen rocka eta stoner soinuak jaialdi interesgarri honetan.
Topagune.
10
M.C.D. osatuko dute taldekideak ondoko hauek izanen dira Manerasdevivir.com-en irakurri dugunez: Jimmy (bateria, 1988-2003), Joakin (gitarra 1986-1999), Neil (baxua 1988-1999) eta Koldo (ahotsa, Motorsex, A-68 taldekoa, lehen aldiz M.C.D. taldean).
Barricada taldeari omenaldia. Barricada omen taldea + Motxila 21 + Galduak. http://www.arrikurock.com
Doan.
Egitaraua: Kalejira musika plazatik 18:00etan. Gauean, 22:00etatik aurrera, kontzertua Putzuzulon Nux Vomika, Unikornibot, Duossemicorcheas Invertidas.
Dakizuenez Ariola ekimena martxan dago eta horren berri emateko datorren ekainaren 4an, larunbata, arratsaldeko 18tatik aurrera ia urtebetean egindako lanaren inguruko aurkezpena egingo da. Ariolak espazio sozio-kultural berri bat izan nahi du, erakargarria, herriko kultur beharrak, herritarrok ditugun behar sozio kulturalak asetuko dituena. Baina noski, guzti hau egikaritzeko, denon lana beharrezkoa da eta aurrera egiteko lagun talde batek, iazko udaratik gaur arte egindako lana zurekin konpartitu nahi dugu.
Taldeak: GATIBU + SARKOR + MEMORIA DE PEZ + BULLETS OF MISERY + JOXPA. 8 / 10 euro
Gozategik joko du Landakon 17:30etan. Euksla Herriko Trikitxia Egunaren ekitaldiak goizeko 11:00etan hasiko dira. Bazkaria, kalejira, erromeria... Ai, oi, ei