Doan.
http://www.thesparteens.com
Egitaraua: THE CYNICS + GUADALUPE PLATA + BURLESQUE SHOW + Dj-k # SUPERFIESTA ELECTRA. 16 / 20 euro.
Udaberri Fest.
DUKES
Dukes Berlingo Kreuzberg-eko taldea dugu. Alemaniako hiriburuan aski ezaguna den banda honek hard rocka abiapuntutzat badu ere, gaur egungo beste hainbat estilorekin indartzen ditu bere errepertorioko kantuak. Laukote alemaniarrak estrainekoz bisitatuko du Euskal Herria.
JON & SUGRAMAS
Arima Beltzako abeslari eta Uek taldeko bateriajole izandako Jon Gurrutxagaren proiektu berria dugu Jon & Sugramas. Abesteko zuen grina asetzeko asmoz, Elgoibarko musikaria duela hiru urte inguru hasi zen proiektu honetako kantuei forma ematen. Eta kantu sorta bat bildu zuenean taldea osatzea erabaki zuen Andoni Mujika (baxua), Ekaitz Garmendia (gitarra) eta Ivan Hernandezekin (bateria) batera. Joan zen ekainean diskoa Gaztelupeko Hotsak-ekin argitaratu ostean, neguan emanaldi elektrikoak nahiz akustikoak tartekatzen ari dira.
Jon & Sugramas proiektuan ingelesez eta euskaraz abestutako rocka da nagusi, bluesaren eragina ere nabari da, baina batez ere 70eko hamarkadako rock taldeen eragin zuzena duena.
Dukes eta Jon & Sugramas-ek rock kontzertu elektriko indartsuak iragartzen dituzte.
Doan.
Madrilen jaiotako kantautore hau 80ko hamarraldiaren hasieran jarri zen lehenengo aldiz publikoaren aurrean. Brassensek egin zuen moduan abestien musikari baino garrantzi handiagoa ematen dio letrari. Ironia garratz batez deskribatzen du gizartea. Javier Krahek 20 urte baino gehiago daramatza marketingik gabeko musika egiten, abesti berriak egitea desiratzen duen publiko leial batekin.
6
Audiencek Amerikanuak soinu bandarako sorturiko konposaketak zuzenean aurkeztuko ditu, AUDIENCE plays AMERIKANUAK emanaldian, 2010-ean Donostiako Nazioarteko Zinemaldian aurkezturiko dokumentaiaren irudietan oinarrituta.