entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Antton Iturbe 2012-09-08

Kutxa Kultur Fetibala 2012 (Donostia - Igeldoko jolas parkea)

Jaialdiaren afixa. Jaialdiaren afixa.
Musikaren munduan azken urteetan gauza asko aldatu direla garbi dago. Musika saldu eta komertzializateko garaian batik bat, baina baita musika hori zuzeneko ekitaldietan aurkezteko garaian


Alde batetik, internet-ek ematen duen eskuragarritasuna eta azkartasuna eta bestetik, makro-festibalek eskeintzen duten talde zaparrada asimilaezina daude. Hauen eraginez, musika aisialdirako entretenigarri moduan kontsumitu eta azkar ahazteko joera hartzen ari gara askotan. Hainbeste talde, hainbeste abesti, hausnartzeko astirik ez dugula, web orri batetik bestera edota eszenatoki batetik bestera mugituz etengabeko zorabio batean aurkitzen gara askotan.

Baina, aldi berean, kontrako korronte bat ematen ari dela esango nuke. Rock musika bere zentzu zabalenean gustokoa duten asko ez dira (hobe esan, ez gara) 20 urteko neska-mutilak, ez gara eroso sentitzen iskanbila horren barnean eta soinu berrienganako jakinmina galdu gabe musika patxadaz gozatzeko leku alternatiboen bila gabiltza. Gauzak zailago egiteko gainera, askok seme-alabak dauzkagu eta kontzertuen ohiko ordutegia atsedenerako aproposagoa suertatzen zaigu gaur egun.

Beharbada, sentsazio horren eraginez, hainbat ekimen interesgarri ematen ari dira gure inguruan azkenaldi honetan. Horien artean Entzun!en dagoeneko artikulu batean protagonista izan den Kafea eta Gailetak saioak aipatuko nituzke, baita Donostiako ingurunean
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.