Hira taldea. Argazkia: Urko Ansa.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Donostiako heavy laukoteak bere bosgarren diskoa aurkeztu zuen pasa den ostiralean. Fermin Kalbeton kaleko denda handian izan zen. Giro ezin hobea nabaritzen zen alde zaharrean: Ohi bezala, kaleak jendez beteta zeuden. Elkar Megadendan sartzerakoan beheko pisura jaitsi eta diskoen sekzioan murgiltzea erritual bat da askorentzat. Goizeko 11:00etan aurkezpena egin bazuten ere, lan kontuengatik ezin izan genuen etorri. Dena den, bigarren pasea 19:00etan izan zen, laukotearen kontzertu akustiko honekin.
Hiraren V diskoaren aurkezpenaLehenik eta behin, albo batean zabaldu zuten pantaila batean
Doinu berrien bila abestiaren bideoklipa ikusi ahal izan genuen. Abestia bera oso ederra da, nota altuak eta zinez politak dauzka, eta megalomania antzeko batez hornitua dagoela dirudi. Honela, jende pila batez inguraturik (60 bat pertsona, zifra ona benetan), disko berri honetako abesti batzuk eskaini zizkiguten: haien artean
Eztanda, Phoenix... Donostiako heavy parrokia portatu zen, baina zima luzeez gain era guztietako jendea zegoen, Ibai abeslariaren emaztea eta haurra barne. Izan ere, 4 haur lehen lerroan jarri eta dantzatu eta saltoka ibili ziren pare bat abestitan, heavyak etorkizuna daukanaren seinale.
Jende pila batez inguraturik (60 bat pertsona, zifra ona benetan), disko
berri honetako abesti batzuk eskaini zizkiguten: haien artean Eztanda, Phoenix...
Ohikoa den bezala, askotan akustikoa nahiko arraroa izaten da. Askok, soinu ona bazegoen ere, Hira elektrizitatez jantzita ikusteko monoa daukagu. Dena den, eta Ibaik bere ahotsaren egoeragatik barkamena eskatu bazuen ere, ez zitzaion katarroa, alergia edo dena delakoa gehiegi nabaritzen. Hunkigarria da nola altxatzen duen ahotsa, nola jaitsi eta tonuekin jolasten duen. Amaitzeko, txalo artean
Doinu berrien bila jo zuten, gitarran Ander Arozena (