Ruperren flyer baten zatia. Argi dago ez genuela argazkilaririk eraman kontzertu honetara.
Abenduko azken egunetan ohikoa bilakatu da Bilboko Kafe Antzokian biltzea Ruper Ordorikaren kontzertuaren aitzakiaz. Oraingoan bere azken lana, Hodeien azpian (Elkar, 2011) aurkezteko, betiko lagunen artean, han izan baitziren Arkaitz Miner (biolina, mandolina, gitarra), Lutxo Neira (baxua) eta Hasier Oleaga (bateria).
Disko berriaren abestiak aurkeztu zituen batez ere, nahiz eta behar beharrezkoak diren
Martin Larralde edo
Berandu dabiltza abestiak jo zituen ere. Errepertorio berriarekin datorkigu
Ruper, eta erakutsi ere disko berri honetako abestiek ondo funtziona dezaketela oholtza gainean, nahiz eta hauek abesti sotilak izan eta ohi baino intimoagoak, ene ustez.
Nirekin geratu, Eliasen etxea, Mundua biltzen duen oihartzuna, Zuhaitz eroria... izenburukoek abesti arrakastatsu izateko ezaugarriak badituzte.
Hodeien azpian (Elkar, 2011) New Yorken eta tresneria analogikoa erabilita grabatu eta bertako musikariekin egin badu ere, zuzenekoan soinu propioa lortzen dute
Mugalariek. O