Diskoaren azala.
Nolabait, Mundo Matadero, Bugatti, MCD, Macarrada, Parabellum eta gisako beste talde askotan aritutako taldekideez osatutako banda baten estiloa eta soinua aurrez imajina genezakeen. Sorpresa gutxi hortaz, Toni Metralla y Los Antibalas taldearen estreinako izen bereko diskoa entzun dugunean.
Bilboko zigilua duen punk rock and roll zuzena lantzen dute, DNAn makarrarrismoa txertatua duena. "Agintarien aurkako rock iskanbila, aurretik galdutako guda batean", beraiek esaten duten bezala.
Sorpresa hartu dugu ordea, lehen disko honetara bildu duten kantu kopuru handiarekin: 18 guztira!!! Garaiotan ausartenek bakarrik egin dezaketen balentria. Baina kantuak ez dira luzeak, rock and rollaren kolpea dute, MCDren trazak askotan, The Stooges agertuko zaizkigu noiz edo noiz, eta baita The Sonics eta Electric Six taldeak ere (taldeon
Cinderella eta
Gay Bar kantuen bertsio bana egin dute hurrenez hurren, gaztelaniaz)... Beraz, kantuak bezala ziztu bizian pasako zaizu entzunaldia, batere aspertu gabe. Punk rockaren gauzak, badakizue.
Mutiko zintzoek ez dute rock and rollik egiten
* Vitxo (Mundo Matadero, Bugatti, Los Vibradores): bateria
* Mr. Hell (Dear Twit, Subzero, Colajets): baxua
* Lino (Parabellum, Serie Z, MCD, Macarrada): gitarra
* Tonino (La Mortaja del Rey, Deskonzierto, MCD, Macarrada): ahotsa