Aipatu
genuen Entzun! 62 liburuan Alabama Shakes taldearen estreinako lana
ibilbide oparo baten hasiera besterik ez zela. Eta maiz hala egin
arren, ez ginen okertu. Taldearen bigarren estudioko lan luze hau
aurrekoa baino lasaiagoa da, blues eta rock doinuetatik harago jauzi
egiten duena, paisaia askoz geldo eta anitzagoetara. Hamabi pieza
ederretan, Britany Howard abeslariaren ahots goxo bezain garratza
uneoro presente dago (zorionekoak gu), non, kantu guztiek eskaintzen
diguten zerbait ezberdina. Diskoari izena ematen dion kantu
hipnotikoa, une lasaiak eta amorruzkoak uztartu eta amaiera
zerutiarra duen Gimme
All Your Love,
punk traza hartzen diogun The
Greatest
azeleratua, Miss
You
eta This
Feeling
soul baladak, jamaikar zaporeko Guess
Who,
Gemini
pausatu bezain apaindua