entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Omero 2006

Kicking Television. Live in Chicago Wilco

Rock CD
Talde honek kaleratzen duen disko bakoitza zer esana ematen duen lan horietako bat bilakatzen da. Beren ibilbidean lehen zuzenekoa dute honakoa: hogeita hiru kantu biltzen dituen disko bikoitza. Bi ordu inguru batzen ditu eta aspaldian horrelako disko luzea horren gustura entzun gabe nengoen. Beraien ibilbidea A ghost is born eta Yankee Hotel Foxtrot diskoetan laburbiltzen dute hemen, bertakoak baitira kantu gehienak. Beren jaioterria den Chicagoko Vic Antzokian iazko maiatzean eskainitako hainbat emanaldi biltzen dira bertan. Espresuki prestatutako diskoa beraz, ez kasualitatez gauzatzen diren zuzeneko horietako bat, talde baten ibilbidean atzera pausua diren horietakoa. Ez, honakoa taldearen izpirituarekin fidela da. Intentsua, zuzena, bizia, geldoa, sendoa eta barruraino sartzen dena. Gertu sentitu dezake batek hemen taldearen zuzenekoa. Eta diskoa entzuten duen bitartean senti ditzakeen bizipenak zuzenean ikustea bezain eragingarriak izan daitezke, beti ere talde honen zalea bazara. Eta ez bazara, seguru egingo zarela, izan ere hauek badute zerbait, aspaldian beste askok erakutsi ezin izan dutena. Txaloak beraz. Hurrengo estudioko diskora parentesi bat, arnasa hartzeko geldialdi bat aurrera egiten jarraitzeko. Zoragarria.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.