Zure barrura begiratzera eta gogoeta egitera bultzatzen zaituzten giroak sumatu ahal dira Joseba Irazokiren azken lanean (bere izenarekin sinatu duen bigarren CDan). Iradokitzaileak, gazi-gezak. Lan dotorea kaleratu du Josebak. Irri eta solas (2004) aurreko lanarekin alderatuz, aurrerapauso nabarmena egin du. Kolore gehiago baliatu ditu bere doinuak margotzeko, eta lan ederra osatu du. Izana ere, Gizona zakur egin zen CDa Hirusta zigiluaren estudioan grabatu du, eta soinu hobea lortu du, ekoizpen hobea, aurreko lanarekin alderatuz (Irri eta solas CDa bere etxean grabatu zuen). Halaber, musika tresna gehiago erabili ditu azken grabazioan. Ondorioz, kantuen oinarria sendotu egin du kontrabaxuaren (Mikel Artieda) eta bateriaren (Mikel Etxegarai) bitartez, eta haize musika tresnek marrazki eta tonu egokiez borobildu dituzte kantuak (azpimarragarria da haize musika tresna jotzaileen lana: Iban Ginea, tronboia; Iban Urizar, tronpeta). Pop formatuko kantuekin, aire akustikoekin eta haize musika tresnekin saioa egin du Josebak, eta horrek beste toki batzuetara eraman du. Beste ukitu eta