entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Antton Iturbe 2015-8-3

Etzazuaka Akauzazte

Rock
Diskoaren azala. Diskoaren azala.

Bost musikari bikainek eta ezkutuko 6. partaidea bailitzan, Azkoitiko Matadeiko tramankulu herdoilduen oihartzunek, eratzen dute Akauzazteren grabaketa ikaragarri honen funtsa. Xabier Erkiziaren jakituriaz borobilduta eta Detritusek diseinatutako karpeta dotore batean gordeta, binilo bikoitz moduan aurkeztu dute lana, taldearen historian estreinako aldiz erabiltzen duten formatu dotorean. Diskoak ez du gutxiago merezi. 3 urtez Akauzaztetarren modura, poliki eta soinu geruzak kontu handiz banan banan bata bestearen gainean pilatuz sortu dira Etzazuaka-ko 15 kantuak.

Magia. Ezin egokiagoa iruditzen zait hitza Akauzazteren musika deskribatzeko. Euskal Herriko haitzetan metatutako jakituria arkano baten interpretatzaile bakarrak bailiran, beste garai eta beste dimentsio batetik dakartela dirudi.
Euskaraz idatzitako 15 kantu magiko, Bartzelonako Magia Roja diskoetxearekin elkarlanean plazaratuta. Magia. Ezin egokiagoa iruditzen zait hitza Akauzazteren musika deskribatzeko. Euskal Herriko haitzetan metatutako jakituria arkano baten interpretatzaile bakarrak bailiran, beste garai eta beste dimentsio batetik dakartela dirudi. Industrialismoaren zabortegi-zarata zikinak eta psikodeliaren trantzea uztartzen jakin izan duten talde handienen antzera (aspaldiko eta betiereko Swans edo egungo Gnod, bi aipatzearren) boteretsu eta bere artearen erabateko jabe eta maisu moduan azaltzen dira Akauzaztetarrak disko honetan. 
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.