entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Aldizkariak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Aldizkariak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Joxi Ubeda 2011-11-18

Sputnik 11 Askoren artean (Switch, Indekitxen, Glaukoma Sound System, Dolce Tangana)

Sputnik 11. Sputnik 11.
Txalotzeko moduko ekimena da Sputnik 11, Tolosako Otsabi auzo elkarteak eta Bonbereneak kaleratu duten bilduma. Tolosaldeako lau talde gaztek grabazio estudioan lehen aldiz aritzeko, beren kantu batzuk grabatzeko eta kantu horiek kaleratzeko parada izan dutelako. Gainera, Sputnik 11 ez da disko bat bakarrik, proiektu bat baizik. Erreferentzia izatea lortu nahi dute bultzatzaileek, beste talde batzuen kantuak kaleratzeko aurrerantzean. Otsabirekin eta Bonberenearekin elkarlanean, aipatu lau taldeek lagunartean egindako diskoa dela ere azpimarragarria da. Auzolana ezinbestekoa baita hasi berri diren taldeentzat, eta gainerakoentzat ere bai, oro har, garai zail hauetan. Talde bakoitzaren bi kantu entzuten ahal dira bilduman. Zortzi kantu, guztira. Switch taldeak metal doinuak jotzen ditu; Indekitxenen kantuetan, berriz, gitarrez ederki apaindutako melodia politak eta denbora erdiko erritmoak entzuten ahal dira; Glaukoma Sound Systemek, aldiz, reggae eta Karibe aldeko aireak jorratzen ditu; eta Dolce Tanganak, azkenik, ska doinuak bizitasun handiz jotzen ditu. Grabazioa txukuna da, eta diskoa berehala entzuten da. Lau proposamen desberdin, eta talde bakoitzaren bi kantu bakarrik izanik, arina egiten da entzunaldia.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.