entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Daniel Martirena 2003-08-07

KEPA JUNKERA

Kepa Junkera, trikitixaren iraultzaile Kepa Junkera, trikitixaren iraultzaile
Inork trikitixa irauli badu, horixe Kepa Junkera dugu, berari zor baitzaizkio soinuaren hauspoak marraka, irri, zaunka, lo, negar, jauzi, muxu eta tu egiteko kausitu dituen molde berriak. (2003an egindako elkarrizketa)

Oraingoan, Bilboko Arriaga antzokian eskainitako kontzertu baten giroan moldaturiko diskoarekin datorkigu, K izenburupean. Trikitilariak, bada, guztiaren harira mintzatzeko hartu du Entzun! aldizkaria eta irentsi beharreko galdera eta erantzunen trukea hurrengo lerro eta paragrafoetan dituzue.

Hemeretzi abesti inguratu dituzu disko berrira, 20 urteren buruan egindako lanaren isla legez. Zergatik orain oroimena izan nahi duen halako diskoa?

Urte asko daramatzat estudioan grabatutako diskoak eginez eta hauekin zuzeneko kontzertuak emanez. Ondorioz, nolabait, zuzeneko disko bat grabatzeko beharra sentitu dut. Nolabait, urte guzti hauetan soinu berezi bat garatu dudala iruditzen zait, eta zuzenean disko batera biltzea egokia iruditu zitzaidan. Halaber, bide bati amaiera eman nahi izan diot, Bilbao 00.00 eta Maren diskoekin zabaldutako arrastoari alegia.

Estudiotik zuzeneko disko baterako jauzia nabarmendu duzu. Berezitasun honek zer eransten dio Kepa Junkeraren lan berri honi?

Estudioan grabatutako diskoetan ohikoena da pistetan grabatzea, hots, instrumentuz instrumentu eta hau horrela, halabeharrez, zuzeneko emanaldi batek duen indarra galtzen da. Aitzitik, egia da nire kasuan ez dudala sekula estudioan grabatutako diskoa modu berberean sekula plazaratu. Nire ustez, diskotik kontzertu baten emanaldira beti zerbait berria topatu behar du entzuleak. Honexegatik guztiagatik, zuzeneko emanaldi batek indarra bereganatzen du, inprobisazioetarako tartea eskaintzen baitu, momentu jakin batean. Diskoarekin, bada, hau guztia bildu nahi nuen, aitzinetik estudioan grabatutako diskoekin alderatuta.

Indarra eta bat-batekotasuna irabazita, zerbait galtzeko arriskurik?

Zuzeneko emanaldia esku bakarrean jokatzen den mus partida da. Kasu honetan bi jaialdi eman genituen, handirako hordagoan jokatutako bi partida beraz. Izan ere, horrelako emaitza gauza askoren araberakoa da: egun horietan zuk zeuk duzun inspirazioa, musikariak, talde teknikoaren lana
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.