entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
XABIER GARTZIA IRIZAR 2002-11-12

Benito Lertxundi

Esentziaren bila

Benito Lertxundi eta "Nere ekialdean" diskoa Benito Lertxundi eta "Nere ekialdean" diskoa

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Nere ekialdean diskoa argitaratu berri duela-eta, solasaldi sakona eduki dugu Benito Lertxundirekin, Buda, eskupilota eta arrazoiaren erabilera ezaren inguruko gogoetak harilkatuz. Madril eta Bartzelona artean eman behar dituen kontzertuen erdian, elkarrizketa mordoa estoizismoz erantzuten ari dela, inoiz ahaztuko ez dudan lezioa oparitu dit jatortasun handienarekin. Lertxundiren adoreak eta giza baloreek benetan inpresionatzen dute.


Caetano Velosok behin kontatu zuen lagun arteko festa batera gonbidatu zutela bere gitarrarekin abesti batzuk jo zezan. Tamalez, festa hartan Velosok bere gitarra galdu omen zuen. Brasildarrak zioen sekulako zorigaitza sentitu zuela, gitarra hori urteetan erabilia zuelako, eta bere beso bat kendu izan baliote bezala sufritu zuela. Zuk, ba al duzu instrumentuekin fetitxismo hori?

Instrumentuenak badu garrantzia, baina fetitxismorik ez dut. Gitarra desberdinak erabili izan ditut, soinu berri baten bila. Gordetzeko zera hori ez dut. Gainera, behin irrati baten enkanterako eman nuen nirekin urte asko eman zituen gitarra bat.

Madriletik zatozenez, uste al duzu esaterako Kepa Junkera batek errazago zabaldu dezakeela han bere lana kanta instrumentalak egiten dituelako batik bat, zuk duzun euskararen agerikotasun hori gabe?

Gauza hauek gertatzen dira. Batez ere batek bere lana ahalik eta jende gehiagoarengana bideratu nahi badu. Baina nik ez dut hori planteatzen. Nik nire kanta egiten dut. Gero, nire zorionerako, jende asko harrapatzen du.

Hitz egiguzu Pessoaren aukeraren zergatiaz.

Pessoa aspaldiko egitasmoa nuen. Hauteman zorrotza eta zuzena duzunean munduarekiko, Pessoaren hitzak zeureganatzen dituzu. Iruditzen zait ona dela munduarentzat berak dioena zabaltzea. Eta katearen beste kateburu bat izatea nahi izan dut. Horixe da arrazoia. Pessoak dioena beti dago kuestionatuta. Balore ezarriak ironiaz begiratzean konturatzen gara zeinen antzua den artaldean ibiltzea. Eta Pessoak, duintasunez, gauzak zuzenki begiratzea hautatzen du. Pessoa azkarra da, oso jakintsua, eta bere pertzepzioak egiari lotuta daude.

Carlo Levi italiar idazle eta margolariak zioen aitzinean
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.