entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-07-15

Wilcok zuzenean jotako 27 bertsio doan deskargatzen ahal dira NYCTaper webgunetik

Wilco 2009an Donostian. Argazkia: Juan Gonz Wilco 2009an Donostian. Argazkia: Juan Gonz
Lotura erlazionatuak

Solid Sound Festivalean joan den ekainaren 21ean emandako kontzertu berezian grabatuak izan ziren. Bertsioen artean, Television-en Marquee Moon,Grateful Dead-en Ripple, Thin Lizzy-ren The Boys Are Back in Town, Rolling Stones-en Dead Flowers edota  Yo La Tengoren Tom Courtenay aurkituko ditugu

NYCTaper izeneko blogak, Wilcoren baimenarekin, azken honek zuzenean interpretatutako 27 bertsio doan deskargatzeko paratu ditu. Solid Sound Festivalean joan den ekainaren 21ean emandako kontzertu berezi batean grabatu zituen abestiok eta orain denon eskura jarri ditu doan. Grabazioa modu honetan egin zuen: "I recorded this set from inside the soundboard cage in the middle of the field". (Saiatu gara "soundboard cage"-ren esanahia bilatzen, baina hanka sartu aurretik ingelesez uztea egokiago iritzi diogu. Hortaz, norbaitek baldin badaki, idatz diezagula!!!). Dena dela, soinua nahikoa duina da.
Eta bertsionetatu dituen artisten zerrenda, nola esan? Zuen juzkatu: 

KANTU ZERRENDA OSOA
[Denbora: 2:25:00]

01 The Boys Are Back in Town [Thin Lizzy]
02 Cut Your Hair [Pavement]
03 In the Street [Big Star]
04 New Madrid [Uncle Tupelo]
05 Dead Flowers [Rolling Stones]
06 Simple Twist of Fate [Bob Dylan cover]
07 [John Hodgeman - the Randomizer 1]
08 Ripple [Grateful Dead]
09 Who Loves the Sun [Velvet Underground]
10 And Your Bird Can Sing [The Beatles]
11 And Your Bird Can Sing [repeat]
12 Psychotic Reaction [Count Five]
13 [John Hodgeman - the Randomizer 2]
14 Tom Courtenay [Yo La Tengo]
15 [John Hodgeman - the Randomizer 3]
16 James Alley Blues [Richard Rabbit Brown]
17 Waterloo Sunset [Kinks]
18 Waterloo [ABBA]
19 Peace Love and Understanding [Nick Lowe]
20 [John Hodgeman - the Randomizer 4]
21 Marquee Moon [Television]
22 [Happy Birthday to Pat Sansone]
23 Don

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.