entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2015-06-02

Ruper Ordorikak Adarra Saria jasoko du ekainaren 21ean eta kontzertu berezia eskainiko du Victoria Eugenia antzokian

Kontzertu berezia eskainiko du Ruperrek. Kontzertu berezia eskainiko du Ruperrek.
Donostiako Udalak, Donostia Kulturaren bitartez, Ruperri bere ibilbidearengatik eta euskal kulturari eta musikari egindako ekarpenarengatik emango dio Adarra saria


Donostiako Udalak, Donostia Kulturaren bitartez, Ruperri bere ibilbidearengatik eta euskal kulturari eta musikari egindako ekarpenarengatik emango dio Adarra saria ekainaren 21ean, arratsaldeko 19.00etan, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.
Sari honekin 1980an argitaratutako Hautsi da Anphora disko historiko hartatik, gaur egun arte bere kantuen kalitateaz aparte, bere ibilbidearen seriotasuna, bere jarrera artistikoaren modernotasun berezkoa eta konpositore gisa egin duen lanaren sakontasuna saritzen da, besteak beste.

Ruperrek, lehen diskotik 2014an ateratako Lurrean etzanda diskora iritsi arte, bere ibilbide luzea osatu duten abestien aukeraketa zaindua egingo du

Ekitaldi berean, Ruper Ordorikak kontzertu berezia (eta diskoetxetik diotenez, "ahaztezina" izan daitekeena) eskainiko du. Ruperrek, lehen diskotik 2014an ateratako Lurrean etzanda diskora iritsi arte, bere ibilbide luzea osatu duten abestien aukeraketa zaindua egingo du.

Ruperrekin batera, musikari hauek arituko dira; Leo Abrahams (gitarra eta prozesadoreak), Arkaitz Miner (gitarra, mandolina eta biolina), Hasier Oleaga (bateria) eta Fernando Lutxo Neira (baxua).
bidali zure berria Bidali zure berria
Apuntea

Joan den otsailaren 6an aurkeztu zuen Ruper Ordorikak bere azken lana Victoria Eugenia antzokian, eta, azkeneko urteetan egin ohi duen moduan, Victoria Eugenia beteta egon zen. Hori da edozein artistak jaso dezakeen saririk onena, publikoaren beroa eta bere kantuak maite dituzten entzuleen afektua.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.