entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2015-04-08

Los Galerna, berriz Mexikon

Los Galerna, Mexikon bigarrenez. Los Galerna, Mexikon bigarrenez.

Entzun: Jaguar Stomp

Entzun: Jaguar Stomp
Lotura erlazionatuak
Arrasateko surf taldeak sei kontzertu emango ditu bertan



Los Galerna surf musika instrumentala lantzen duen Arrasateko taldea Mexikon dabil egunotan. Atzo (apirilak 8) eman zuten lehen kontzertua. Sei emanaldi izango dira guztira: horietatik hiru, bertako DF hiriburuan eta gainontzeko hiruak Le
bidali zure berria Bidali zure berria
ENBATAREN IBILBIDEA

Los Galerna osatzen duten musikariak gazteak dira, baina ez hasiberriak. 2008an Euskal Herriko rock instrumentalaren ur geldoak aztoratzen hasi aurretik, beste hainbat proiektutan ibiliak dira arrasatearrak, guztiak rock-and-rolleroak eta indartsuak: The 5 Twisters, Foxy Boxxi, Lost Souls eta beste.
Rock-and-roll izerditsua egiten aritu ostean, Arrasateko laukoteak Los Galerna sortu eta, erronka moduan, rock instrumentala hartu zuen jomugan. Lehenengo diskoarekin The Ventures, The Shadows eta surf-rockaren beste hainbat klasikoren tamainako piezak plazaratu zituzten eta oinarrizko proba gainditu.
Surfusion
diskoa egiteko, berriz, saxoarekin boskote bihurtu eta garapen zein irudimenez jositako kantuak idatzi zituzten, latino eta funkytik, surf-rock klasikotik, psikodeliatik eta garagetik barra-barra edaten dutenak.
Taldeak, ikuskizuna ematearekin batera, punk eta rock-and-roll bizienaren astindua ematen die ahotsik gabeko kantu are eta irekienei. 2013ko ondarrean Akelarre, hirugarren lana kaleratu zuten.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.