Korrontzi dantzan CD-DVDaren irudi bat.
Antzinako tradizioa moldatuz, errepertorio berria sortu dute bizkaitarrek
2015ko azaroan Portugalen jarri zuen
Korrontzik
Korrontzi dantzan
proiektua abian. Geroztik dagoeneko hamaika emanaldi egin dituzte, eta
beste hainbeste ere badituzte agendan. Orain arte Euskal Herriko dantza
talde ezberdinetako 500 dantzari inguru aritu dira dantzan
KorrontziIrekin batera.
Portugal, Katalunia eta Madrilen lehen
saioak egin ostean, Durango, Hazparne, Atarrabia, Amurrio, Tafalla,
Mungia, Leitza eta Legazpin aritu dira musikari eta dantzariak, tokian
tokiko dantza taldeekin egindako ikastaro eta trebakuntza saioekin.
Hemendik
aurrerako agendan ageri dira:
Ataun (maiatzaren 21ean), Orio (ekainaren
11n),
Sopela (uztailak 3an)...
Iru