entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2005-10-13

KOKEIN FORMATU AKUSTIKOAN

Ez dute formatu bakarrera lotu nahi... Ez dute formatu bakarrera lotu nahi...
Lotura erlazionatuak
Lotuta Egon Arren diskoa 2004. urtean kaleratu eta urte honetan zehar berrogei kontzertu inguru eskeini ostean, Kokein gauza ezberdinetan aritu da lanean esperientzi berriak bilatu nahian. Oraingo honetan emanaldi akustikoak prestatu ditu negu partean zenbait zuzeneko eskeintzeko asmoarekin, euren orain arteko abestiei forma eta itxura berria emanez.


Melodietan, konposizioetan eta instrumentazioan izango dira aldaketak inoiz baino biluziago agertuz taula gainean. Gainera, boskoteak Maite Arroitajauregiren txeloa izango du lagun zenbait abestitan. Zaloa, Iker, Jatsu, Txitxes eta Letek gogoz hartu dute erronka berri hau aspaldidanik bait zebiltzan horrelako zerbait prestatu nahian. Abenduan hiru data aurkeztuko dizkigute kontzertu akustikoei hasiera emateko:

Abenduaren 16an, Aretxabaletako Ezkutu tabernan
Abenduaren 22an, Durangoko Plateruena Antzokian
Abenduaren 30ean, Irungo tunk! Aretoan

Urte berriarekin batera beste kontzertu batzuk eskeintzeko asmoa ere badute, baina data hoien berri zehatzagoa www.kokein.com webgunean izango da denbora pasa ahala.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.