entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2010-03-23

ETA ORAIN

Eibarretik Japonera. Eibarretik Japonera.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Berri Txarrak eta Capsula AEBetan izan dira duela oso gutxi zuzenean jotzen eta Delorean hantxe dira oraindik bira amaigabe batean sartuta. Hiruak gure talderik nazioartekoak dira egun, baina badira beste batzuk maletak egin eta urrunera joan berri zaizkigunak ere: Kokein Japonera eta Erantzun Alemaniara.
KOKEIN to Japan
Kokein taldea Japoniara abiatu da euren rocka erakusteko. Eibarko boskoteak sei kontzertuz osaturiko bira honetan orain arte kaleratutako lanetako kantuak eskainiko ditu, baita abesti berriren bat ere. Tokyo, Toyota edota Nagoya bezalako tokietan joko dute bertako hainbat talderekin eskenatokia konpartituz; horien artean Euskal Herrian jotzen izandako Tayuta eta Brahman taldeak. Bira txiki hau bukatzean hurrengo disko baterako prestatzen ari diren kantuekin lanean jarraitzeko asmoa dute.

* 2010/03/31 Tokyo-Naruse
* 2010/04/01 Aichi-Nishio
* 2010/04/02 Aichi-Toyota
* 2010/04/03 Nagoya-Imaike
* 2010/04/04 Mie-Tsu
* 2010/04/06 Tokyo-Shinjuku


ERANTZUN, "DEUSTCHLAND FASTCORE ATTACK TOUR 2010"
Erantzun taldea badoaz berriz ere biran. Furgoneta martxan jarri eta bideari ekin diote beste behin ere. Europan barrena egingo duten laugarren bira izango da eta Alemanian zentratuko da biraren zatirik handiena. 1998an martxan jarritako taldea gara eta errepidea izan da gure habitata. Duela bi hilabete kaleratu berri da 2008 urtean burututako "Hegoamerika bustour" biraren ostean bertako zigilu ezberdinekin elkarlanean hasitako proiektua eta horrela esku artean dute "Hazia ernaltzen duen tanta" LP-aren CD edizioa. Hegoamerikan irten den edizioa den arren, Erantzundarrek parte hartu dute edizioan eta kopia batzuk dituzte eskuragarri. Contraorden discos, Sin fronteras discos, Tercer Mundo Records eta Distro Makataka izan dira Cd honen erantzule.

Alemania, Suiza eta Frantzian zehar aurkeztuko dituzte disko honetako eta besteetako abestirik bortitzenak. Geriatric unit (ex-heresy), La casa fantom, Lust for life, Diskoira
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.