entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Xebax 2004-10-08

KOKEIN sinistu eta ekin!

Eibarretik mundura Eibarretik mundura

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Kokein Ep-aren edizioa eta gero (Gaztelupeko Hotsak), 2003. urteko kontzertuen egendetan gehien iragarri diren banden artean dago. Asperduratik, lan eta sormenera. Bere bidetik doazen autoetatik, nabe trinko batetara. Maketa batetik hasi, eta Lotuta egon arren arte. Lau urte ekinez, taldea utzi duenik izan den arren. Orain hemen dira berriro, eta denbora luzez izan dadila espero dugu, tristeziarekin baino zoriontasunarekin. Erraietatik eratorriko 11 kutiziekin gozatuko gaituzte orain, eta urritik aurrera hainbat herritan izango dira, gure belarrien gozamenerako. Hala nahi izanez gero!
Hasteko, zein ezberdintasun aurki ditzakegu Kokein eta Lotuta egon arren lanen artean?

Disko rockzaleagoa da. Distortsioa aurrekoan baino gehiago erabili dugu eta abestiak beste era batean landu ditugu. Lokalean geure buruari egindako grabaketek abestiek zer sentsazio ematen ziguten jakiteko balio izan digute eta horrela nahi genuena bilatzeko aukera izan dugu. Talde bezala hazi egin gara eta indar gehiago dakargu oraingoan.

Nondik dator diskoaren izenburua?

Lotuta Egon Arren izenburu nahiko irekia dela uste dugu. Diskoan agertzen den abesti baten izenburua da. Kasu askotan lotuta sentitzea gerta dakizuke eta guk adierazi nahi duguna zure askatasunagatik eta sinisten duzun horregatik aurrera egin behar duzula da. Horren adibide izan daitezke euskal kultura, euskal musika taldeak, Iru
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.