entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Ion Etxebarria 2013-03-20

'Instroak Vol. 2', Joseba B. Lenoir beratarraren bigarren lana jada kalean

Gaztelupeko Hotsak zigiluak kaleratu du besteak beste Sexty Sexers, Sumision City Blues eta Izaki Gardenak taldeetako kidearen lan pertsonal ederra

Diskoaren azala. Diskoaren azala.
Kantu guztiak pertsonalak eta etxean ondutakoak badira ere, lagun zaharrez inguratu da Instroak Vol.2 hau grabatzeko



Blues, folk eta rock doinuak nagusi diren diskoa musika aparatuan sartu eta lehenenengo entzunaldian, Django, Tarantinoren azken filmaren soinu banda, basamortu idorrean galduta egotearen sentipena edota egunerokotasunetik ihes egiteko bidaia psikodeliko baten aurrean gaudela uste dezakegu. Izan liteke, beharbada. Baina finean, Instroak Vol.2 honek, Joseba B. Lenoir (Joseba Baleztenaren alter egoa) musikariaren mundura garamatza.


Beratarrak disko berria kaleratu berri du, 9 abestik osatua eta etxeko estudioan grabatu zein nahastua. Horretarako, besteak beste, Felix Buff (Willis Drummond, Joseba Irazoki, Napoka Band, Monarch, ...), Ra

bidali zure berria Bidali zure berria
BANDCAMP

Joseba B. Lenoir (Joseba Baleztena) musikariaren bakarkako diskografia pertsonal eta esperimental osoa hemen duzue eskuragai:
http://josebablenoir.bandcamp.com/

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.